Aiaraldeko Kontsejuetako hauteskundeak azaroaren 23an izango dira. Hori dela eta, hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu berri den honetan, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hautagai euskaldunak aurkezteko eta bozkatzeko deialdia egin nahi du. Hautagai euskalduna herritarren hizkuntza eskubideak berma ditzakeen bakarra da, lurraldeko bi hizkuntza ofizialak menperatzen baititu.
Aiaraldeko 38 kontsejuetan hauteskundeak izango dira azaroaren 23an. Administrazio Batzarrak gidatzeko hautagaiak irekitzeko epea zabalik dago jada. Udal hauteskundeetan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egindako kanpainari segida emanez, hautagaiak euskaldunak aurkeztu eta horiek hautatzeko deialdia egin nahi du. Izan ere, hautagai euskaldun batek gutxienez lurraldeko bi hizkuntza ofizialak mintzatu eta ulertu ditzake, horrela herritarren hizkuntza eskubideak bermatuz.










