Bost urteko ibilbidean 500 pertsonak eman dute izena Gurasolekun

2021ean abiatu zen familian euskararen transmisioa bultzatzea xede duen Gurasoleku ekimena. Aurten, 0-5 urteko haurrak dituzten Aiaraldeko haur eskola eta ikastetxe guztietara heldu da programa, 166 izen emate jasoz 8 udalerritan.

AEK, Laudioko Udal Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia, Amurrio eta Laudioko HHI, Faktoria eta eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean bosgarren urtez Gurasoleku ekimena aurrera eraman du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko, Arrankudiaga, Aiara, Okondo eta Artziniegako ikastetxeetara helduta, eskualde osora zabaldu da programa. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea xede duen egitasmoak 166 izen emate jaso ditu aurten, orain arteko handiena.

Gurasoeuskaltegia, euskara ikasteko; Gurasolagun, berba egiten trebatzeko; eta Gurasolagun agenda, aisialdia familian, eskaintzen du Gurasolekuk. Horrekin batera Euskararen Erreminta Kutxa, bideoak eta iragarkia zabaldu dira guraso eta ikastetxeen artean. 24 ikastetxe eta haur eskolek parte hartu dute ekimenean eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko dinamizatzaileek 19 saio egin dituzte gurasoentzat, 6 irakasleentzat eta Kirikinorekin elkarlanean 2 aurkezpen publiko egin dira. 1222 ikasle eta haurren familiak izan dira programaren xede taldea.

Gurasoleku (G) izen emateak: Gurasoeuskaltegia (GE) Gurasolagun (GL) eta Gurasolagun agenda (GA) programetan 2021etik.

Bost urteko ibilbidean 503 pertsonek eman dute izena programan.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk