Autokritika, konpromisoak eta eragileak interpelatu. Horiek Euskara gabe ez gara manifestuaren osagai nagusiak. Euskalduntzeak daraman bideak kezkatuta, eskualdeko ikastetxeek emandako pausuari batu berri da Etxaurren Ikastola. Honen bestez, 13 ikastetxek bat egin dute dinamika honetan.
Ekainaren 30ean aurkeztu zen Euskara gabe ez gara ekimena, urte beteko hausnarketaren fruitua. Manifestu batean euskalduntzeak ikastetxeetan bizi dituen ezinak eta egoeraren gordina plazaratu zuten eskualdeko 12 ikastetxek, euskalgintzaren eta zenbait guraso elkarteren babesarekin. Dokumentuak autokritika eta konpromiso zerrenda bat jasotzen du. Horrez gain, instituzioak eta familiak interpelatzen ditu. Ekimen honetara batu berri da Etxaurren Ikastola, Eskola Kontseiluan onartu ostean.
Egun, ekimena gauzatze aroan dago eta horretarako ikastetxeetan barne mailako lanketa eta Hezkuntza Foroa baliatuko da. Horrekin batera, ekimena gizarteratu eta ikastetxe gehiagoren atxikimendua bilatuko da, eskualdean pausuak ematen jarraitzeko.










