Aurten bueltan da Euskaraldia, hizkuntz ohituretan aldaketa bultzatzea xede duen ariketa soziala. Euskaraldia babestu eta eskualdean ekimena garatzeko ekarpena egin nahi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Horretarako, bi dinamizatzaile ditugu jada lanean: Enara Meaza orozkoarra eta Aitziber Gardeazabal laudiarra.
Dinamizatzaileak elkarlanean arituko dira herrietako batzordeekin, gure elkarteak Euskaraldirako dituen baliabideak haiekin partekatuz. Sinergiak bilatuko dituzte Udal ezberdinetako euskara arloekin, koordinazioa landuz. Partehartzea sustatu eta agente ezberdinekin arituko dira, Euskaraldiaren bitartez gure eskualdean euskararen normalkuntzan pausu berriak eman ditzagun.
Herriz-herri
Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo eta Laudion arituko da Aitziber Gardeazabal. Aiaraldea_euskaraldian@ni.eus helbide elektronikoan kontaktatu dezakezue berarekin.
Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Urduñan eta Laudio izango dira berriz Enara Meazaren herriak. Laudioko kasuan bi dinamizatzaileak elkarrekin arituko dira. Posta elektronikoa: euskaraldia_aiaraldean@ni.eus.
Elkarlanaren bidetik Aiaraldea #euskaraktibatu dezagun #HitzezEkitekoGaraia da.