Laudioko ikastetxe guztien babesarekin aurkeztu da Gurasoleku

Argazkiak: Aimar Gutierrez – Aiaraldea Gaur

Laudioko Kasinoan aurkeztu genuen atzo, irailak 28, Gurasoleku ekimena, herriko haurreskola eta eskola guztien babesarekin. Amurrion iaz abiatu eta aurten Laudiora ere zabaldu dugu programa. Ikastetxeetako zuzendariak eta euskara teknikaria ondoan izan genituen egitasmoaren sustatzaileok: Laudioko AEK, Berbalagun, Udal Euskaltegia eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. 0-5 urte bitarteko familiei zuzendutako eskaintza aurkezteaz gain “euskara denok interpelatzen gaituela” eta “guztiok pausuak eman behar ditugula” azpimarratu nahi izan geenuen.

Agerraldia honela jaso zuen Aiaraldea Gaur hedabideak.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a