Gaur helduko da amaierara 2022ko Euskaraldia. Gure agendan kontsultatu, zenbait herritan bukaera festa antolatu baitute, eta gogoan izan, ginga bihar jarriko dugula Arakaldon!
Egun hauetan jasotako zenbait irudi dakartzagu. Euskaraldiaren amaiera heldu den arren, ezer ez da amaitu, egunero euskaraktibatzen jarrai dezagun!
Aretan eta Orozkon pilotariek bat egin zuten Euskaraldiarekin.
Aretan ekintza anitz antolatu dira Euskaraldian.
Artzininiegan eta Okondon argazki jendetsuak utzi ditu Euskaraldiak.
Amurrion ekintza ugari izan dira eta azpimarratzekoa izan da ikastetxeen parte hartzea.
Arrankudiagan ekitaldi ezberdinak egin dituzte euskara bultzatzeko.
Luiaondo, Arakaldo,… Aiaraldeko herri guztietara heldu da Euskaraldia.
Irudi gehiago: