Arabiera-amazigera-euskara hiztegia argitara

Abenduaren 29an ekitaldi berezi baten bitartez Euskara-Arabiera-Amazigera poltsiko hiztegia aurkeztuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Laudioko Kasinoan, hiru hizkuntzetan azalduko dira hiztegiaren ingurumari guztiak eta beronen bideo bertsioaren lehen kapitulua ikusi ahal izango da. Ondoren musika emanaldia eta zizka-mizkak izango dira.

AEK, Agharas elkartea eta Arabako Foru Aldundia izan ditu bidelagun Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak proiektu berri honetan. Gure eskualdean bizi diren beste hizkuntza eta kulturetara hurbiltzeko, elkarren berri izan eta euskara ardatz elkar-lanerako bideak topatzeko urrats bat da honakoa. Hilabete luzez landutako proiektuaren lehen alea izango dator argitara.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a
2025eko maiatzaren 12a