
Euskaraldian parte hartzera animatzeko xedez, eskualdeko Hamaikakoa aurkeztu berri dute. Hauxe gure edizio honetako taldea:
- Izaskun Gaztelu (Orozko): Emakume euskalduna eta futbolari ohia.
- Garazi Abrisketa (Arrankudiaga-Zollo): Aretar baten eta zollotar baten alaba. Irudigileen irakasle, kantuzale eta feminista.
- Itxaso Betes (Arakaldo): Irakasle ohi euskalzalea.
- Txani Rodríguez (Laudio): Idazle eta kazetaria.
- Naiara Otaola (Okondo): Informatikaria, amatxu eta euskalduna; teknologiarekin lan eta euskararekin bihotz.
- Nel Santacruz (Urduña): Urduñan bizi den kantabro bat, Correoseko langilea eta LGTBIQ+ aktibista.
- Maiteder Intxaurraga (Orozko): Irakasle ohia, alaba, ama, emakume; Euskal Herri eta bere magiaz maitemindua.
- Héctor Borge (Aiara): Irakaslea eta hockey entrenatzailea
- Irene Vadillo (Artziniega): Emakumea, gaztea, feminista eta kirolzalea; Lanbidez Gizarte Integratzailea eta etorkizuneko Gizarte Hezitzailea.
- Nacarí Valdés Ayelén (Amurrio): Reggae feminista DJ-a eta emakumeen kultura sustatzailea.
- Yogurinha Borova (Laudio): Dislexiko Trabesti eta Autonomoa.
Aukeratu zure rola eta izena eman!









