Argazkitik harago

Hizkuntza ohituretan eragiteko 11 eguneko ariketa da Euskaraldia. Hamar egun horietatik harago arrastoa utzi nahi duena, aurrera-pausuak ematea eskatzen duena. Baina ardura ez dago herritarren bizkar soilik. Instituzioek eta arduradun politikoek badute zer egina, pausuak emanez eta konpromisoak hartuz. Ardurak dituztenek, foku mediatikoa edo eta eredu izateko aukera dutenek adibide izan beharko lukete. Euskaraldia argazkitik harago joatea nahi dugulako, agintari eta arduradun politikoei zein Aiaraldeko pertsona publikoei pausu bat aurrera eman eta konpromiso berriak hartu eta publiko egitea eskatzen diegu. Agintean daudenei, instituzioak gobernatzen dituztenei aurrera pausuak ematea, konpromisoak hartzea eta gizartearen aurrean azaltzea eskatzen diegu. Edukia eman Euskaraldiari, bultzatu euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak eskualdean, duten ardura eta ikusgarritasunetik. Argazkitik harago joateko gai izango ote dira?

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a
2025eko maiatzaren 12a