Abenduaren 1ean erakuslehio goxo bat baliatu nahi?
Abenduaren 1ean Aiaraldeko Euskararen Egunaren ospakizunaren baitan, azoka antolatu dugu Arrankudiagan 11:30etatik 13:30etara. Helburua euskaraz sortzen duten aiaraldearrei eta euskara ardatz duten elkarte zein proiektuei plaza bat eskaintzea da: elkarteek, sortzaileek, entitateak edo eta ikasleek parte hartu dezakete beraz. Horretarako erakusmahaiak jarriko ditugu Oxinburu Aretoko atari itxian. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, azken eguna azaroak 28 izango […]
Aurten Arrankudiaga-Zollon ospatuko dugu elkarrekin euskararen eguna
2016tik Aiaraldean elkarrekin ospatzen dugu euskararen eguna. Aurten, hitzordua bikoitza izango da azaroak 29an Zollon gauez eta abenduak 1 Arrankudiagan egun osoko jaiarekin. Berotzen joateko jada martxan dira bi proposamen: Memealdia 3.0 eta Euskararekin korapilatu zaitez! Egitaraua aurkeztera atera ginen Arrankudiagako plazara barikuan. Euskaldunon komunitatea indartu, elkar ezagutu, saretu, hiztun berriak erakarri, gure hizkuntza bultzatu […]
Abian da Euskaratibatu 2024 zozketa
Gazteak, gurasoak, hezkuntza, instituzioak, jaiak, kirola… Arlo guztietara heldu nahi eta behar dugu, euskara eskualdean bultzatzeko. 2016tik egin ditugunak, egiten ari garena eta egin gura duguna! Horretarako Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekoa du baliabideak eskuratzea: bazkideen ekarpenak, instituzioekin hitzarmenak, Otxomaioko txosna eta… Euskaraktibatu zozketa. Aurten, iaz legez, tokiko produktuz beteriko eta 150€an baloratutako saskia zozketatuko dugu abenduaren 1ean Arrankudiagan, […]
Eguraldia hotz, giroa bero
Abenduaren 3arekin ospatu genuen Aiaraldeko Euskararen Eguna Artziniegan. Tenperatu freskoekin hasi zen eguna berehala berotzen joan zen Artziniegara hurbildu ziren euskaltzaleekin. Goizena goiz mendi buelta abiatu zen Ganzorrotz Mendi taldeko kideek girotuta. 11etan berriz, Builaka batukada eta Sorginlarren kalejiran abiatu ziren, frontoiaren atzekaldean umeen gunea martxan jartzen bitartean Kirikinoren eskutik. Mendizaleek hamaiketakoa hartzen zuten bitartean, […]
Euskaraktibatu zozketako zenbaki saritua
Abenduaren 3an Arztiniegan egindako zozketan, 3203 zenbakia suertatu da saritua. Zenbakia Amurrioko Zaraobe institutuak saldu zuen. Zorionak Santi Hernando!
Euskararen egunerako informazio praktikoa
Egitaraua Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza Toñin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat […]
Abenduaren 3an, Artziniega euskaldunon topaleku
Aiaraldeko herritarrok badugu hitzordua euskararekin, aurten ere elkarrekin ospatuko baitugu, non eta Artziniegan, historiaz, artez eta inguru natural ederrez inguratutako herrian. Artziniegako Alkate Joseba Vivanco, euskara zinegotzi Miren Lopez, Gure Arteko Ama ikastetxeko gurasoak, Ganzorrotz mendi taldeko kideak, Aresketa Ikastolako eta Laudio Ikastolako zuzendariak, AEK… Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondo babestuta aurkeztu zuen Aiaraldeko Euskararen Eguna. […]