Eguraldi hotzari euskaraktibatuz egin genion aurre Arakaldon

Abenduaren 3an Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta Arakaldon bildu ziren Aiaraldeko euskaltzaleak. Publiko guztientzako egitarau oparoarekin goiz goizetik gauerarte luzatu zen festa.

Kontseiluarekin batera Sorginlarren elkartea, Mantxinkorta mendi taldea, Kamaraka pilota elkartea, Laudioko Ikastolako ikasleak, Kirikiño, Patxi eta Konpainia, Joxe Aldasoro, Arrankudiaga eta Urduñako musikariak, Kirikiño, Faktoria, Azkenak itxi dezala DJak, Kalaka jokuak, Burutxaga eta Joxpa erromeria taldea aritu ziren. Ondoan izan genituen hainbat bolondres lanean baita. Guzti guztioi gure eskerrik beroenak. Baita bertaratu zineten euskaltzale guztioi. Hemen bildu ditugu egunak emandako irudi batzuk.

Argazkiak

https://aiaraldea.eus/arakaldo/1670098771969-euskararen-eguna-ospatu-du-aiaraldeko-euskalgintza-kontseiluak-arakaldon

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a