Eskualdeko euskaldunak pizteko, aurten denok Okondora

Aimar Gutierrez -AIARALDEA

Azaroaren 30ean Aiaraldeko Euskararen Eguna ospatuko da Okondon. Aurtengoa hamargarren edizioa izango du eskualdeko euskaldunak piztu nahi dituen jaiak. Mendi buelta, dantza, musika, jolasak, bakarrizketa, antzerkia, jan-edana… adin eta gustu guztietarako egitaraua ondu dugu elkarlanean bertako euskaltzaleek eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.

Okondoko Arenalde parkean elkartuta, azken hilabeteotan herriko euskaltzaleek eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak prestatutakoa argitara ekarri dugu: Aiaraldeko Euskararen eguna aurten Okondon ospatuko da. Horretarako, ohi legez, publiko guztietarako egun osoko egitarau zabala dakargu.

Piztu euskara

Hamar urteko ibilbidea osatuta helduko da Euskararen Eguna Okondora. Berotzen joateko martxan da jada Memealdia 4.0 memeen lehiaketa eta ikastetxeei erronka berri bat luzatu zaie: Piztu euskara! Horrezgain euskalgintza babesteko Euskaraktibatu zozketarako boletoak eskuratu daitezke jada, azaroaren 30ean zozkatutako da Okondon bertako produktuez betetako otzara.

Prentsa oharra

Familian egiteko mendi buelta, musika girotzea, Aimara antzerki taldearen saioa, Kaitin Allenderen bakarrizketa, Kalaka egurrezko jolasak, umeentzako Diskofesta, Eingo taldearen dantza plazan, DJ Ozaeta… egitaraua betean energia biltzeko, txosna izango da Okondon eta baita herri bazkari goxoa, bertako sukaldariek prestatua. Bazkarirako tiketak azaroak 26 arte salgai izango dira Okondoko liburutegian, Laudioko Ilargi tabernan, Amurrioko AEKn, Urduñako Alondegian eta Arrankudiagako Gizarte Etxean.

Azoka

Okondon Korrika eta Araba Euskarazeko materiala salgai izango da elkarteen azokan. Kirikino, Sorginalarren eta AIEKEk ere izango dute beren mahaia bertan. Ikas-bidaiarako materiala saltzeko edo proiektu zehatz bat erakusteko interesa daukanak gurekin lehen bait lehen harremanetan jarrita bertan bere postua jar dezake info@aiaraldekoeuskalgintza.eus e-postara edo 688862949 telefonora idatziz.

Piztu gogoa, piztu energia, piztu konpromisoa, piztu herria… Bizi bizi
euskaldunak plazaren erdigunera, elkar ezagutzera, elkar babestera eta
elkarrekin gozatzera. Gure hizkuntzaren sua piztera gatoz berriz. Badator
Aiaraldeko Euskararen Eguna!

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk