Eskualdeko udal guztien mahaian dago`Euskara gabe ez gara´ manifestua

Ekainaren 30ean hezkuntza komunitateak eta euskalgintzak aurkeztutako manifestuak eskakizun zehatzak egiten dizkie instituzioei. Hori dela eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Euskara gabe ez gara manifestua eskualdeko udal guztietan eta Aiaraldeko Kuadrillan erregistratu du dokumentu, eskaera horiei bide ematea galdeginez.

Ikastetxeek euskalduntzearekin egun topatzen dituzten zailtasunak azaldu dituzte Euskara gabe ez gara manifestuan. Bertan hezkuntza komunitateak egoeraren gordina azaltzearekin batera autokritika egin eta konpromisoak hartu zituen egoerari buelta emateko nahiarekin. Bide horretan baina familien zein instituzioen inplikazioa ezinbestekotzat jo zuten. Horregatik hainbat eskari zuzen jaso zituzten idatzian.

Instituzioak

Udalei eta Aiarako Kuadrillari hamar eskakizun zehatz egin dizkie hezkuntza komunitateak eta euskalgintzak:

1. Hezkuntzara bideratutako udal aurrekontua aurrekontu osoaren % 5 izatea


2. Euskara sistematikoki bultzatzea, helburu zehatz eta mailakatuekin


3. Euskara zehar lerroa izatea Udalean, egiten den orok euskararen irizpidea
presente izan dezan


4. Kanpaina puntualak ez dira eraginkorrak, iraunkorrak eta epe luzekoak
behar dira


5. Helduen euskalduntzea guztiz doakoa izatea bermatzea


6. Euskarazko aisialdi doako eskaintza bat bermatzea eta kirolean
entrenatzaileak euskaldunak izatea bermatzea


7. Etorri berrien euskalduntzean laguntzeko baliabide eta doako laguntza
programa sendo bat eratzea ikastetxeekin elkarlanean


8. Etorri berrientzako harrera protokoloak eratzea euskararen ikuspuntutik


9. Haur, nerabe eta gazteentzako eskaintza euskaraz izan behar da.


10. Ikastetxeetara zerbitzuak edo ekintzak bideratzean, espazio euskalduna
direla errespetatzea eta hori ez urratzea

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak udal bakoitzean eta Aiaraldeko Kuadrillan manifestua erregistratu eta eskaera horiei bide emateko eskaria luzatu die eskualdeko instituzioei.

Manifestua

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk