Euskaraldiko datuak herriz herri

Hausnarrerako tartea hartzeko beharrezkoa dira datuak eta gaur, eskualdean izan diren izen emate kopuruak dakartzagu. Hauek dira 2025eko Euskaraldiak izandako izen emateak:

Entitateei dagokionez eskualde osoan 178k eman dute izen aurtengo edizioan.

Balorazio bat egiteko 2022ko datuekin alderatu dezakegu. Hauek dira aurreko edizioko izen emateak herriz herri:

Herri populatuenak birpasatuz, Laudio 861 izen ematetik 608ra pasa da, ia % 30eko jeitsiera. Amurrion 665 izen emate izan ziren 2022a, 2025ean berriz 463, % 30 gutxiago baita. Urduñan berriz, 207tik 168ra, %19ko galera. Jeitsiera orokorra da herri guztietan, proportzio ezberdinean. Datuak baloratzeko orduan populazioa ere kontuan hartu beharra dago. 2022an 2.302 pertsonek eman zuten izena Aiaraldean, aurtengo edizioan berriz 1688, orotara % 27 egin du behera parte hartzeak.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a
2025eko maiatzaren 12a