Agenda betea estreinatuz, Euskaraldia abiatu zen atzo, maiatzak 15. Laudio eta Amurrion ekitaldiak egin zituzten dinamika abiatzeko eta lehenengo txapak ikusten hasi gara eskualdeko herritarren artean.
Amurrioko udal langileek alde batetik eta bestetik politikariek argazki bana egin zuten
Aiaraldea hedabidean argazki gehiago ikus dezakezue hemen. Eskualdeko komunikabideak atal berezia izango dugu Euskaraldiko gaiak lantzeko.
Asteburuan, igandean, eskualdeko ekitaldi nagusia egingo da Urduñan.

Agenda eguneratua hemen duzue.
Hauek oraingoz izen emateen datuak:












