Herri batzordeak, Euskaraldiaren motorra

Maiatzaren 15ean abiatuko den Euskaraldiaren prestaketan, gakoa Euskaraldiko Herri Batzordeak dira. Herriz-herri aktibatzen hasi diren talde hauek eragileak, norbanakoak, dinamizatzaileak eta udal euskara teknikaria biltzen dituzte. Ekitaldiak prestatu, izen ematea bultzatu, ekintzak diseinatu… Euskaraldiaren motorra dira.

Amurriokoan adibidez, jada lanean dira ikastetxeetako ordezkariak, dinamizatzaileak eta euskara teknikaria hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala bultzatzeko, gure herrian euskarak aurrera egin dezan. Denon artean lortuko dugu!

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a