Laudioko Hizkuntzen Mapa erakusketa formatuan plazara

Aurreko ikasturtean abiatu zuten Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa ekimena Aiaraldeko Ikastetxeek. Egitasmoa Aiaraldeko Herri Curriculumaren proiektuaren baitan garatu da eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak sustatu du. Laudioko ikastetxeek datuak bildu eta jasotakoari forma eman diote eta orain herritarrekin partekatzeko unea iritsi da. Egindako lanekin erakusketa bat ondu eta ikusgai jarriko dute Laudioko KulturLaben aretoan. Ekainaren 16, 17 eta 18an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bisitatu ahalko da.
Goizez berriz, ekainaren 17 eta 18an, 10:00etatik 13:00ak arte.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk