Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bat egin du Laudioko Ikastetxeek irailaren 28rako antolatutako 10.000km baietz! erronkarekin.

Euskararen alde 10.000kilometro pilatzeko erronka jarri dute Laudioko ikastetxeek irailaren 28an, euskararen asteburuaren baitan. Ibilbidea laua izango da: Laudioko osasun etxetik Gurutze Gorrira. Bi puntu horietan kontrolak izango dira eta bertan partaide bakoitzak izango duen txartelaren bitartez egindako kilometro bakoitza zenbatuko da. Partaide bakoitzak nahi beste aldiz egin dezake ibilbidea, horrenbeste kilometroko ekarpena eginez erronka kolektiboari.
Eragile ezberdinen parte hartzearekin musika eta animazioa izango da ibilbidean zehar. Ekimena goizeko 9etan abiatu eta 19:30etan bukatuko da. Ekitaldi nagusia 10:30ean izango da Gurutze Gorriaren ondoan. Egun osoan zehar txosna zerbitzua izango da.
Prentsa oharra









