Jaietan euskara bultzatzeko ausart eta bateginik
Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko udalek bat egin dute ekimen berri batean: Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! Eskualdeko festetan euskara bultzatzeko askotariko neurrri sorta bat aurkeztu dute, bide horretan pausu berriak ematen jarraitzeko nahia agertuz. Ekimen ausart hau babestu eta txalotu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Aiarako jaiak abiatu bezperan, prentsaurrera agertu dira Arespalditzan Laudio, […]