[Errotuladore gorria] Udalekuetan euskara galtzaile
D ereduan osoki murgilduta dagoen eskualde batean nola liteke begiraleek ume eta gaztetxoei erdaraz egitea? Gurasoei euskarazko eskaintza egin; lizitazioan udalak zerbitzua euskaraz eskatu; enpresa, horren jakitun, begiraleak kontratatu; eta azkenean, herritarrek emaitza salatu: begiraleak umeei gazteleraz udal udalekuetan. Nola da posible? Zerk egin du kale? Zein da edo zeintzuk beren funtzioa bete ez duten […]