142 pertsonak eman du izena Gurasolekun
2021ean abiatu zenetik, inoizko izen-emate handiena jaso du euskararen transmisioa familian bultzatzea xede duen Gurasolekuk. Aiara, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Urduña, Laudio eta Amurrion zabaldu da eskaintza aurten, haurreskola eta ikastetxe guztien partehartzearekin. Euskara ikasi, praktikatu eta aisialdia sentzibilizazioarekin uztartzen du programak. 20 eskola eta haurreskola, 1204 ume, gurasoentzako 22 saio, irakasleentzako 10 saio, 4 aurkezpen publiko, […]
Aguraingo Udalak Euskararen Semaforoa darabil, zuk zergatik ez?
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamikak eta Euskararen Semaforoak ohiartzuna izan dute Aiaraldeatik harago. Horren erakusgarri Aguraingo Udalak eman duen pausua: Euskararen Semaforoarekin etiketatu du jaietako egitarau ofizial osoa. Aiaraldeko 6 udalek bat egin eta Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu zuten Arespalditzan apirilean. Ekimena gure eskualdeko 6 udalerrietako jai nagusitan aurrera eraman da eta zabaltzen […]