Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak pertsona bat kontratatu nahi du, nagusiki elkartearen hezkuntza arloko bi proiektutan aritzeko irailetik abendura. Lan kontratua jardunaldi erdikoa izango da eta 870€ ko lan-sari gordina izango du hileko. Curriculumak info@aiaraldekoeuskalgintza.eus e-postara bidal daitezke uztailaren 23arte.
Hizkuntzaren transmisioa eta kirola ardatz duten hezkuntza arloko bi proiektutan laguntzeko pertsona baten bila dabil Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Elkarteak astean 20 orduko lan-kontratua eskaintzen du, irailaren 1etik abenduaren 31ra. Lan ordutegia malgua eta tele-lana egiteko aukera ematen da.
Eskatzen da:
< Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
< Kudeaketarako gaitasuna
< Jendaurrean aritu eta harremanetarako gaitasuna
< Aiaraldea eskualdea eta euskalgintzaren gaineko ezagupena izatea
< Lanerako autonomia
< Ordutegi malgutasunerako aukera izatea
< Hezkuntza edo eta kirol munduarekiko harremana izatea baloratuko da
Curriculumak aztertu ondoren hautagaiei elkarrizketa pertsonala egingo zaie eta ebazpena hilabetea amaitu baino lehenago jakinaraziko da. Kontratatutako pertsonak 15 eguneko probaldia izango du eta aurrerago izan daitezkeen lan-deialdietan lehentasuna izateko aukera izango du.