Lan taldea indartu dugu

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak berrindartuta hasiko du ikasturte berria, lantaldera langile berri bat batu baitzaigu: Ane Izquierdo Aguilera arrankudiagarra.

Hamaika erronka ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean eta horiei aurre egiteko lan-taldea handitzeko beharra aspaldikoa zen. Uztailan zehar aurrera eramandako lan-deialdiaren ostean, gure elkarteak bigarren langilea kontratatu berri du: Ane Izquierdo Aguilera. Arrankudiagarra batez ere hezkuntza alorrean arituko da, gaur egun jada lanean den taldea indartuz eta elkartearen ahalmena handituz. Euskararen biziberritzea eta normalizazioa bultzatzeko baliabideak beharrezkoak ditugu eta hau urrats bat gehiago da. Jarrai dezagun lanean!

Leave a Reply

%d bloggers like this: