Eskualdetik at ere zabaltzen hasi da Euskararen Semaforoa

Euskararen Semaforoa ekimenak interesa piztu du hasieratik Aiaraldeatik kanpo ere. Horren erakusgarri Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak bere web-gunean jaso eta herrietako euskara teknikariei aurkeztu izana, edo eta hurrengo hilabetetarako Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko euskara teknikariei honen berri emateko bilera bat prestatzen diharduela. Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! bere baitan Euskararen Semaforoaren erabilera dakar eta bide horretatik iritsi da Agurainen eman duten pausua. Arabako laugarren herri populatueneko agintariak, gugana jo zuten jaien inguruko dinamika ezagutu eta herrian aurrera eramateko. Abiatutako bide horren erakusgarri, gure eskualdera iritsi den Aguraingo Txosnagunearen kartela. Haiek badarabilte, zuk zergatik ez?

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko uztailaren 29a
2025eko maiatzaren 13a