Urduñako Gazte Asanbladak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak antolatuta Guri Bost? Gazteak euskara topaketak III azaroak 23 Urduñan. Solasaldia, mahai-ingurua eta bakarrizketa umoretsua menuan, elkar ezagutu, hausnartu, barre egin eta sareak sortzeko. Gazte ahotsak erdigunera, garaia da eta!
Amurrio eta Laudioren ostean, aurten Urduñak bilduko ditu gazteak euskara hizpide. Ahots berriak ezagutu, erreferenteez hitz egin, poiektu ezberdinen berri izan, hausnarketak partekatu, sareak sortu… Helburu horiekin elkarlanean aritu gara Urduñako Gazte Asanblada eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Azaroaren 23an arratsaldeko 17:00etan hasita, Urduñako Alhondegian solasaldira batu ditugu Euskarabenturako Irune De La Maza eta Alaitz Elizburu bizakitarrak, Leo Bueriberi komunikatzailea gasteiztarra eta Tolosako Galtzaundi euskara elkarteko Josu Lizarralde. Hizketaldia Ainhoa Gutierrez urduñarrak gidatuko du. Jarraian publikoarekin batera mahaingurua egingo da gazteak eta euskara abiapuntu.
Jardunaldiak ixteko Julen Axperen bakarrizketa umoretsua izango da 19:00etan Foru Plazan.