Guri bost? gazteak, euskara, topaketa ekimena bigarren urtez ospatu genuen pasa den larunbatean, azaroak 11, Amurrioko gaztetxean. Lehen zatian, solasaldia izan zen Aritz Landeta Terceño KLAK! Gazte ahotsa proiektuko partaidearekin, Euskal Herrian Euskarazeko kide Sugoi Etxarri Zabaletarekin eta Geruzak ekimeneko Mikelsa Etxebarria Lafuenterekin. Getxo, Larraun eta Sarriatik etorritako hiru gazteei galderak luzatzeko ardura Ander Fernandez Amondo laudiarrak izan zuen, Sorginlarren, Kirikiño eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideak. Solasaldiak ale interesgarriak utzi zituen, hemen ikus dezakezue osorik:
Solasaldiaren ostean, jan edanarekin, hizketan jarraitu zuten gonbidatu eta bertaratutako publikoa. Arratsaldea borobiltzeko Txikiren bakarrizketa antzeztu eta musikatuaz gozatu genuen.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilutik eskerrak eman nahi dizkiegu Amurrioko Gazte Asanbaldari, Ion Garmendia Txikiri, Aritz Landeta, Mikelsa Etxebarriari, Sugoi Etxarriri eta ekitaldira hurbildu ziren guztiei.