Euskaraktibatu zozketa abenduaren 1ean burutu genuen Arrankudiagan, Aiaraldeko Euskararen Egunaren baitan. Zenbaki saritua 2071 suertatu zen eta txartela Orozko Harana Ikastetxean saldu zuten. Zorionak irabazleari eta mila esker boletoak erosiz eta salduz Aiaraldeko euskalgintza finantzatzen lagundu duzuenoi!










