Otxomaio euskaldunen alde

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren deialdiari erantzunez hainbat herritar batu ziren atzo Urduñan Gora Otxomaio euskaldun! ekimenari babesa agertzeko asmoz. Besteak beste Mugalde, Urduñako Gazte Asanblada, Erauntsi dantza taldea, Urduñako Herri Eskola, Txarlazo Boulder, Urduñako EAJ eta EH Bildu, Txosnaguneko eta Jai Alai pilota elkarteko kideak izan ziren bertan.

Ekimena Aiaraldean jaietan euskara bultzatzeko Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak ekimenaren baitan kokatzen da.

Aurten, herriz herri, jaien aurretik eragileen eta herritarren atxikimendua bilatuko da eta talde argazki bat egiteko deialdia egingo da.

Gaiarai buruz Aiaraldea hedabideko Azalera podcastean aritu ginen (36. minututik aurrera). Apirilaren 10ean ekimenaren nondik norakoak eragileen aurrean azaldu genuen Laudion.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko uztailaren 29a
2025eko maiatzaren 13a