Jai herrikoien mugimenduak euskara bultzatzeko neurriekin bat egin du Amurrion

Gora Aialdeko Jai Euskaldunak! dinamikaren proposamenak bere egin ditu Amurrioko Jai Herrikoien aldeko mugimenduak. Aurtengo egitaraua Euskararen Semaforoarekin etiketatu dute eta txosnagunean hizkuntza irizpideak erabiliko dira. Iaz bezala, Amurrioko Udalak ez du bat egin dinamikarekin, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamena baztertuz.

Laudio, Urduña, Orozko, Aiara, Arrankudiaga-Zollo eta Artziniegako Udalek Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu eta aurrera daramate Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin batera iaztik. Amurrio izan da dinamikatik kanpo geratu den udaletako bat, baina jaietan euskara bultzatzeko neurrietako batzuk herrian aurrera eramango dira Jai Herrikoien mugimenduari esker. Batetik, egitaraua Euskararen Semaforoarekin etiketatu dute eta bestetik, hizkuntza irizpideak kontuan hartuko dituzte txosnetan.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak jaietan euskara bultzatzeko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko hainbat neurri proposatu zuen eskualdeko sei udalekin batera egindako agerraldian. Neurri sorta hori dokumentu honetan irakur daiteke.

Txosnei dagokionez hau da euskalgintzako eragilearen proposamena:

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko uztailaren 29a
2025eko maiatzaren 13a
2025eko maiatzaren 02a