Laudioko jai euskaldunen alde

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimena bultzatze aldera, herriz herri talde argazkia egiteko deialdiak egingo ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tokiko udalarekin batera. Aurrenekoa Urduñan izan zen eta Laudioko San Rokeei abuztuaren 14an izango da hitzordua.

Laudioko Udalak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak herritarrak, elkarte eta entitateak ekimenera atxikitzeko eta talde argazkian parte hartzeko deia egin dute. Hitzordua abuztuaren 14an izango da eguerdiko 12etan Herriko Plazan.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 13a
2025eko maiatzaren 02a