Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimena bultzatze aldera, herriz herri talde argazkia egiteko deialdiak egingo ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tokiko udalarekin batera. Aurreneko hitzordua Urduñan izan zen eta Orzokoko San Antolinei dagokiona abuztuaren 27an izango da.

Orozkoko Udalak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak herritarrak, elkarte eta entitateak ekimenera atxikitzeko eta talde argazkian parte hartzeko deia egin dute. Hitzordua abuztuaren 27an izango da eguerdiko 12:00etan herriko plazan.
Beste hitzorduak
Orozkoren gisan Laudion abuztuak 14rako egin dute deialdia 12etan Herriko Plazan. Arrankudiagan egun bera aukeratu dute talde argazkia egiteko, kasu horretan 20:15etan, txupina jaurti aintzin.









