Aguraingo Udalak Euskararen Semaforoa darabil, zuk zergatik ez?
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamikak eta Euskararen Semaforoak ohiartzuna izan dute Aiaraldeatik harago. Horren erakusgarri Aguraingo Udalak eman duen pausua: Euskararen Semaforoarekin etiketatu du jaietako egitarau ofizial osoa. Aiaraldeko 6 udalek bat egin eta Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu zuten Arespalditzan apirilean. Ekimena gure eskualdeko 6 udalerrietako jai nagusitan aurrera eraman da eta zabaltzen […]
[Errotuladore gorria] Hirugarren mailakoa
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta Euskal Autonomi Erkidegoan hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Hala dio, hitzez hitz 1982ko Euskararen Legeak. Berezko hizkuntza, ez arrotz hizkuntza, ez gutxiengo bati egindako kontzesioa, ez azken orduko tramite bat, ez gaztelaniaren menpeko, ez hirugarren mailako hizkuntza… Legeak berak euskara integraziorako tresnatzat du, baina askotan horma baten kontra […]
Eskualdetik at ere zabaltzen hasi da Euskararen Semaforoa
Euskararen Semaforoa ekimenak interesa piztu du hasieratik Aiaraldeatik kanpo ere. Horren erakusgarri Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak bere web-gunean jaso eta herrietako euskara teknikariei aurkeztu izana, edo eta hurrengo hilabetetarako Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko euskara teknikariei honen berri emateko bilera bat prestatzen diharduela. Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! bere baitan Euskararen Semaforoaren erabilera dakar eta bide […]
Amurrioko txosnek euskara bultzatzeko konpromiso zehatzak hartu dituzte
Txosnaguneak eta Kirol Elkarteen Elkartasun Txosnak euskara sustatzeko pausu garrantzitsua ematea erabaki dute. Bi eragileok, Amurrioko Jaietan antolatuko dituzten txosnetan hizkuntza irizpideak ezarriko dituzte, Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimenarekin bat eginez. Pausu honi, Amurrioko Jai Herrikoien mugimenduak bere egitarau osoa Euskararen Semaforoarekin etiketatu izana batu zaio. Herri mugimenduaren eskutik datoz euskararen biziberritzean pausuak egiteko ekimen […]
[Errotuladore gorria] Kartelak erdara hutsean
Euskaldunak eta bertako hizkuntza bazterrean utzi, desgarrerazi, ez ikusiarena egin, kontuan ez hartu… Noiz arte? Gure herrian arrotz bilakatzen gaituzten afitxak. Euskaldunak ez al gara nor? Maiz ikusten ditugu horrelakoak, hona hemen azken egunetan bildutako hiru. Urduñako kartelaren kasuan, Udaleko euskara arloak antolatzaileekin harremanetan jarri eta informazioa euskaraz jasoko duen kartel berri bat ateratzea eskatu […]
Bihotza konpartsak euskara baztertzen du txosnen arautegia urratzean
Urduñako Otxomaioko lehen asteburua pasata, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Bihotza Konpartsak bere txosnan euskara baztertzen duela salatu nahi du, horretarako txosna arautegia ere urratuz. Egoeraren aurrean idatzia erregistratu dugu Urduñako Udalean arautegia betearazi eta neurriak hartu daitezen eskatzeko. Apirilaren 25ean Arespalditzan Gora Aiaraldeko jai Euskaldunak! dinamikaren baitan euskara bultzatzeko hainbat neurri aurkeztu ziren. Ekimenarekin bat egin […]
Jaietan euskara bultzatzeko ausart eta bateginik
Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko udalek bat egin dute ekimen berri batean: Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! Eskualdeko festetan euskara bultzatzeko askotariko neurrri sorta bat aurkeztu dute, bide horretan pausu berriak ematen jarraitzeko nahia agertuz. Ekimen ausart hau babestu eta txalotu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Aiarako jaiak abiatu bezperan, prentsaurrera agertu dira Arespalditzan Laudio, […]
Euskararen Semaforoa, tresna berri bat euskaldunontzat
Euskararen presentzia eta absentzia ikusgarri egiteko; hizkuntza eskubideengan fokua jartzeko; euskarazko kontsumoa, eskaintza eta eskaria bultzatzeko… Guzti hauek xede, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tresna berri bat jarri nahi du herritarren, elkarteen, entitateen, antolatzaileen eta instituzioen eskura. Praktikoa, argia eta zuzena, berehalako informazioa ematen duena, aurrean dugun eskaintzaren hizkuntza aukerei buruz. Aisialdia, ikastaroak, mintzaldiak, kontzertuak, argitalpenak, jai […]
Euskararen egunerako informazio praktikoa
Egitaraua Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza Toñin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat […]