Euskaraldiak bi dinamizatzaile izango ditu eskualdean

Alazne Larrinaga eta Ira Pereiro izango dira maiatzaren 15ean abiatuko den Euskaraldiaren dinamizatzaileak eskualdean. Okondo eta Laudiokoa hurrenez hurren, komunikazioaren mundutik eta herri mugimenduetatik datoz. Gogotsu heldu diote gazteok Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak luzatutako erronkari.

Herri bakoitzeko Euskaraldiko Batzordeekin zein euskara teknikariekin eskuz esku jardungo dute Ira Pereiro laudioarrak eta Alazne Larrinaga okondoarrak. Maiatzaren 15etik 25era, Euskal Herri osoan gauzatuko den Euskaraldia, Aiaraldean dinamizatzea izango dute ardura bi gazteok. Gaurtik lanean dira helburu horrekin. Erronka hizkuntz ohituretan eragitea da eta aldaketa eman dadin baldintzak sortzea. Horri begira hainbat ekimen bultzatuko ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.

Dinamizatzaileekin harremanetan jartzeko, hona hemen bi e-posta:

euskaraldia_aiaraldean@ni.eus eta aiaraldea_euskaraldian@ni.eus

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 13a
2025eko martxoaren 28a
2025eko martxoaren 28a