
Askotarikoak eta anitzak dira eragile eta entitateak sarean eta haiek sortutako tresnak. Praktikotasunetik eta doakotasunetik, 75 tresnako bilduma ondu du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak eta herritar ororen eskura jarri, euskaraz aritzeko xedean lagungarriak izango direlakoan.
Bildumak, ikus-entzunezkoak, audioak, ikas eta jolas, bertso eta musika, jakintza eta praktikoak ataletan antolatuta sarean eskura dauden tresnak biltzen ditu Euskararen Erreminta Kutxak. 75 tresna debalde denon eskura, loturarekin eta topatuko dugunaren azalpen labur batekin. Familientzat, gazteentzat, helduentzat… guztiontzako baliagarriak diren proposamenak topatuko dituzue bertan. Helburua, euskaraz aritzeko lagungarri diren tresnak eskura izan eta erabiltzea da. Tresna hau guztien esku modu librean jarri eta zabalkundean laguntzeko eskatzen diegu entitate, elkarte eta norbanakoei.
Euskararen Erreminta Kutxa hemen topatuko duzu.
Akatsak zuzentzen: Gozatu Sarean Euskaraz web-guneari dagokion esteka zuzena https://gozatusareaneuskaraz.eus/eu









