Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimena bultzatze aldera, herriz herri talde argazkia egiteko deialdiak egingo ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tokiko udalarekin batera. Aurreneko hitzordua Urduñan izan zen eta Arrankudiagako Andra Mari jaietakoa abuztuaren 14an izango da.
Arrankudiaga-Zollokko Udalak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak herritarrak, elkarte eta entitateak ekimenera atxikitzeko eta talde argazkian parte hartzeko deia egin dute. Hitzordua abuztuaren 14an izango da eguerdiko 20:15etan.










