Jairik-jai(I) Aiara

Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu.

Aiarako udalerriak San Prudentziokoak ditu jai nagusiak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausua eman dela ikus daiteke dokumentu honetan.

Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan euskara ere irizpidea izan behar da. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak edozein egitarau egiterakoan hizkuntza azterketa egin eta egitarauarekin batera datu horiek azaltzea eskatzen du. Hizkuntza babesteko eta euskal hiztunen eskubideak bermatzeko, herriko jaietan euskararen presentzia bermatu eta bultzatzeko kuotak ezartzea proposatzen dugu. Hau da, programatuko denaren zein ehuneko izango da euskaraz?

Euskarazko musika eta kultura programatu behar dira, euskarazko sorkuntza eta kontsumoa elikatzea ezinbestekoak baitira hizkuntza normalizazioaren bidean.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko uztailaren 29a
2025eko maiatzaren 13a