Kontseilua 2026ra begira

Atzo, martxoak 26, urteko lehen Kontseilu Orokorra burutu genuen Arrankudiagako Oxinburu aretoan. 2025eko Plangintza aletu eta 2024ko memoria ekonomikoa aurkeztu ziren. Horrez gain, elkarteko kidegoak 2026ra begirako prozesuarekin jarraitu zuen dinamika berri batekin. 2026an egungo Plan Estrategikoaren epea bukatuta egongo da eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak 10 urte beteko ditu. Gogoeta eta ekarpen interesgarriak bilduta aurrera darraigu lanean, zakua bete proiektu eta ilusio.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 13a
2025eko martxoaren 28a