Bost urtez Laudioko Udalarekin hitzarmenik sinatu gabe egon ostean elkarlanerako bide hori berreskuratu du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak (AIEKE). Abuztuaren 5ean Laudioko Alkate Ainhize Gastakak eta AIEKEko lehendakari Naiara Merinok sinatu zuten elkarlanerako akordioa. Egun euskalgintzako elkarteak eskualdeko udal guztiekin hitzarmenak sinatuta ditu berriz.

2020an sinatu zen azkenengoz Laudioko Udalaren eta AIEKEren arteko elkarlanerako hitzarmena. Bost urte hauetan elkarlana guztiz eten ez den arren, hitzarmena tresna garrantzitsua da elkarrekin modu eraginkorrean aritzeko. Urte guzti hauetan Laudioko Udala salbuespena izan da, gainerako Udalek hitzarmenak sinatu baitituzte euskalgintzarekin. Egoera honi bukaera eman zioten abuztuaren 5ean Laudioko Alkate Ainhize Gastakak eta AIEKEko lehendakari Naiara Merinok hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Honen bestez ez-ohiko egoera bati bukaera eman zaio eta elkarlanerako bideak sendotu dira bi entitateen artean.









