Bukatu da. Emozioen eztanda, komunitatearen berraktibazioa, energia txutea,… Zenbat irudi ahaztezin, zenbat irribarre, malko eta izerdi. Hamaika kolore, motibazio eta aldarrikapen lekuko baten atzetik. 22.n Korrikaren arrastoak, aho-zapore gozoak,… dirau.
Argazkiak birpasatu eta… orain zer? Korrikak interpelatzen gaitu, instituzio, elkarte, norbanako,… Korrika egiteari utzi diogun honetan, ez gelditu, pausuak ematen jarraitu. Guzti, guztiok.
Memoria. Zergatik da Korrika? Helduen euskalduntzean diharduen entitate garrantzitsuenak finantziazio falta duelako. Dirua behar du helduen euskalduntzeak eta doakoa behar du izan euskara ikasteak. Bi gabeziok konponbidea behar dute. Pausuak eman dira, gehiago behar dira.
Lekukoa eskutan hartu, kilometro batzuk egin eta gero? Aurrera! Atzera ez! Elkarlana, baliabideak, bideak erraztu eta ez trabatu. Instituzioei eskaera zuzena, euskararen normalizazioan aurrera jarrai dezagun, orpoz-orpo.
Euskara da Korrikaren motorra, norbere elkartera itzultzean, norbere jardunera itzultzean ez ahaztu, ez eman bizkarra, ez baztertu, euskarak jarri baikaitu guztiok martxan.
Aukera berriak, bestelako ekimenak,… badatoz. Pausuak ematen jarraitzeko bideak izango dira, ez galdu aukera.
Mintzatu. Inplikatu. Kontsumitu.
Hitzetatik ekintzetara.
#hitzEkin eta #euskaraktibatu Aiaraldea!
P.D. Duela urte gutxi batzuk barrakoi batzuetan lanean ziren Amurrioko AEK-ko kideak. Lan itzela egin dute. Hemendik gure aitortza, miresmena eta babesa.