“Begirada bat txertatzea da Herri Curriculuma”, “etengabe josi behar den sare baten modukoa”, “inplikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira”, “gu-tik mundura”,… Hamaika eta bat ohar oparitu zizkiguten Mari Karmen Garrido eta Josu Zubiak, ostiralean, ekainak 16, Faktorian egindako mahainguruan.
Aramaioko eta Oñatiko Herri Curriculumak sortzeko prozesuen jakitun eta aritu, beraien esperientziak eta gogoetak gurekin partekatu zituzten, Aiarako Herri Curriculumaren sortze prozesua abiatzeko lehen geltoki honetan.
Azken txanpan, publikoak hitza hartu eta Aiaraldean eman beharreko pausuez gogoetan aritu ginen bertaratuok. Irailetik aurrera ekimen honek urrats berriak emango ditu, adi beraz.
Solasaldia hemen duzue ikusgai:
Mahainguruan banatutako esku-orria hemen duzue. Aramaioko Herri Curriculum-az gehiago jakiteko lotura honetan eta aurkezpen bideoa ikusteko berriz hemen. Oñatiko Herri Curriculuma ezagutzeko jo hona.