Maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldia eskualdean dinamizatzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bi pertsona kontratatzeko lan deialdia abiatu du. Izena emateko curriculuma aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidera igorri behar da otsailak 7 baino lehen. Ondoren hautagaiekin lan elkarrizketak burutuko dira eta behin betiko ebazpena otsailaren 24an jakinaraziko da, langileak martxoan lanean hasiko direlarik. Hiru hilabeteko kontratua eskaintzen da jardunaldi osoan.
Zehaztasun guztiak dokumentu honetan: