
Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Artziniegara heldu da aisialdian familian eta euskaraz gozatzeko Gurasolagun Agenda ekimena. AEK-k kudeatzen duen programak plan ezberdinak eskaintzen ditu jada eskualdeko udalerri guztietan. Aurten, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren Gurasolekuren bitartez lehen aldiz heldu da ekimena Arrankudiaga eta Orozkora.
Hizkuntza ohituretan eragiteko sortu zuen AEK-k Gurasolagun Agenda ekimena, familiei plan ezberdinak eskainiz euskaraz aritzeko eta sareak sortzeko. Ekimenaren arrakasta haundituz joan da urtero eta Berbalagunekin batera Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak kudeatzen duen Gurasoleku ekimenean ere txertatu da azken 4 urteetan.
2025tarekin Gurasoleku Arrankudiaga eta Orozkora heldu da lehendabizikoz eta bere eskutik baita Gurasolagun Agenda ere. Arrankudiaga-Zollo eta Orozkoko Udalekin AEK-k sinatutako akordioari esker ikasturte honetan 5 eta 10 ekintza egingo dira bi herriotan hurrenez hurren. Horrez gain, ekimenean izena ematen dutenek gainerako herrietan aurrera eramango diren ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Eskualdea
Honen bestez, Gurasolagun agenda martxan da jada eskualdeko 8 udalerrietan: Aiara, Amurrio, Artziniega, Arrankudiaga-Zollo, Okondo, Orozko, Laudio eta Urduña. Hona hemen hilabete honetako agenda:
- 7an Laudion Ibon Magoa
- 11n Laudion Ogia egitekotailerra
- 12an Arespalditzan Bizikleta ginkana
- 14an Laudion Zeinu hizkuntza
- 15ean Urduñan Antxo eta Pantxa pailazoak
- 20an Artziniegan Gurasolagun aurkezpena
- 21ean Arrankudiagan Gurasolagun aurkezpena
- 25ean Laudion Irakurketa saioa
- 26an Okondon Autodefentsa ikastaroa
Informazio gehiago hemen.