Eskualdeko euskararen egunaren karietara erronka egin zieten Arrankudiagako eskolako ikasleek eskualdeko gainerako ikastetxeei: euskaraz aho korapiloak sortzea. Ekimena liburu ibiltari bihurtu dute orain, hurrengo hilabetetan eskualdeko ikastetxe guztiak bisitatu eta ale berriak batuko dituztelarik.

Hizkuntzarekin jolastuz, hizkuntzarekin katetazea bilatzen duen ekimena Arrankudiagako Eskolako ikasleen ideia da. Euskararen Egunerako ekarpen gisa abiatutakoa orain eskualdeko ikastetxe guztietara helduko da liburu ibiltari moduan.
Otsailaren 17an hasiko du aho korapiloen liburuak bere ibilbidea. Hurrenkera honetan bisitatuko ditu ikastetxeak bertan orrialde berriak gehitzeko.
- Zabaleko otsailak 17
- Amaurre otsailak 24
- Mendiko martxoak 3
- Aresketa martxoak 10
- Gure Arteko Ama martxoak 17
- Urduña herri Eskola martxoak 31
- Andra Mari Ikastetxea apirilak 7
- Orozko Eskola apirilak 28
- Etxaurren Ikastolak maiatzak 5
- La milagrosa maiatzak 12
- Lamuza ikastetxea maiatzak 19
- Laudio Ikastola maiatzak 26
- Latiorro ikastetxea ekainak 2
- Areta Herri Eskola ekainak 9
- Arrankudiaga Eskola ekainak 16
- Okondo Eskola martxoak 24