Euskara alorrean %100ean jardungo duen langilea izango du Amurrioko Udalak. Horixe Amurrioko Alkateak Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren aurrean hartutako konpromisoa. Hitza betetzeko hilabeteko epea jarri dio bere buruari Txerra Molinuevok.
Amurrion, Udal Langile Zerrendatik Euskara Teknikari lanpostua kentzeko erabakiaz hitz egiteko bildu zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua atzo, uztailak 31, Txerra Molinuevo Laña Amurrioko alkate eta euskara zinegotzi Arantzazu Saratxaga de Islarekin.
Batzarrean, bi aldeen ezadostasun nabarmenak agerian geratu ziren, bai eta egoeraren irakurketan dauden ikuspuntu ezberdinak. Hala ere, bilera akordio batekin bukatu zen, Txerra Molinuevo alkateak Amurrioko Udalak euskara arloan %100 jarduten duen langilea izatea proposatu baitzuen eta hori betetzeko hilabeteko epea eskatu zuen. Ekimena, planteatutako terminoetan betez gero, aurrera pausutzat iritzita, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, Amurrion sortutako egoera dela eta hurrengo egunetan aurrera eraman behar zituen ekimenak bertan behera hartzeko konpromisoa hartu zuen. Alkateak proposatutako epean hitz emanadakoa beteko ez balitz, aurreikusitako ekimenak berraktibatuko ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Bileraren nondik norakoak eta zenbait zehaztasun publiko egiteko, ondorengo adierazpena kaleratzen dugu:
Hedabideetan