Aiaraldea.eus hedabideak albistea berri honetan jaso du: Orozkoko udalabatzak bat egin du Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak azaroak 4rako deitu duen manifestaldiarekin.
Urriko osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztu eta EAJk babestutako mozioa aurrera atera zen. Udal legearen aurkako epaiak kezka larria sortzen diela adierazi dute idatzian Orzokoko Udalbatza osatzen duten zinegotziek. Euskararen normalizazioan eta biziberritzean oztopoak jartzen ditu epaiak eta horren aurrean Udalaren eta herritarren erabakimena defendatu dute. Bukatzeko herritarrak mobilizazio nazionalean parte hartzera deitu dituzte.
Testuinguru honetan Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak mozioak aurkeztu ditu Aiaraldeko Udalerri guztietan.