[Errotuladore gorria] Menperatu

Hainbatetan aipatu dugu eta tamalez gehiagotan aipatu beharko dugula ematen du: gaztelania hutsezko kartelek euskara ikustezin bihurtzen dute. Euskararen legeak 40 urtetik gora ditu eta oraindik horrela gabiltza. Instituzio publikoek diruz lagundutako ekimena izanik, onartezina da. Dirulaguntzak tartean daudenean, badaude bideak horrelako gauzak gerta ez daitezen eta hori hala izan dadin instituzioei dagokie esku hartzea, beraien erantzunkizuna da. Afixan “gaztelania menperatzeko beharra” jartzen da baldintzatzat, ez ote litzateke egokiagoa Euskararen Semaforoa erabilita ikastaroa gaztelaniaz izango dela adieraztea? Menperatu hitzak euskaldunontzat zenbat adiera…

Laudion irailean bertan egindako argazkia. Prestaturik elkartea da ekintzaren antolatzailea eta Laudioko Udala eta Arabako Foru Aldundia agertzen dira babesle.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk