Ez da lehen aldia atal honetara Hauxe da dakargula, Amurrioko Udal Buletina. Sare sozialak soilik gaztelaniaz dituen hamabostekariak, euskara bere azaletik ezabatu du irailak 30eko zenbakian. Azalean jasotzen diren 5 titularrak gaztelania hutsean dakartza eta kontra-azaleko artikulu biak erdara hutsean, euskarazko esaldi bakar batekin. 12 orrialdeko aldizkarian soilik bi dira euskaraz eta gainera, euskaraz dauden bi titularretatik bat gaizki dago: “Amurrioko Udalak euskara ikasteko beken 2024 onartu du”. Hauxe dan euskara gutxi eta eskas. Euskararen legea aipa genezake, hizkuntza eskubideak, beste herrietan eman diren pausuak udal aldizkaria euskara hutsean irakurri ahal izateko… Baina kasu honetan, aurrera baino atzerako urratsak nabarmenak dira. Non geratzen da Amurrioko Udalaren Euskara Plana? Desioen zerrendan ikasturte berrirako Euskara Plana betetzeko borondatea eta euskara ikasteko beka bana arduradunentzat.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49