Saratxoko errepide berria egiterakoan euskara bazterrean geratu zela ematen du. Arabako Foru Aldundiarena den A625 errepidearen zati horretan, gure eskualdean hain garrantzitsua den Nerbioi ibaiak ikurra gaztelania hutsez du. Berriz ere, euskara ahaztua, bide bazterrean utzita….


Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









