Bigarren mailako, bazterreko, osagarri anekdotiko… Elebitasuna eta diglosia nahastea… Eta beti desoreka. Kartel elebidunetan euskara lehenetsi behar da, euskaldunak gaztelaniaz ere badakielako gure eskualdean eta hizkuntzen arteko harremanean desoreka dagoelako: diglosian bizi gara. Eta egoera hori ez da zerutik jausi, debeku eta gutxiezpen historia baten emaitza baita. Horrelako kartel batek gure hizkuntza azpiratua izan dela gogorarazten digu, bizi dugula etengabeko desorekan.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49









