[Errotuladore gorria] Hau ez da kartel elebidun bat

Euskarazko hitz batzuk sartuta ez da kartel bat elebiduna bihurtzen. Informazio guztia euskaraz egon ezean ez da kartel elebidun bat izango. Euskara ez da kontzesio bat, ez da bigarren mailako hizkuntza, nahiz eta batzuk horretan tematu. Hizkuntza eskubideez ari gara eta diru publikoz lagundutako ekintzez. Horretaz ari gara.

Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.

Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus 

whats-app/tlf: 688 86 29 49

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk